Lurraren pian sar dindaiteke, maitia, zure ahalgez!

J. Canteloube

Lurraren pian sar dindaiteke, maitia, zure ahalgez!

Bost pentsaketa eginik nago zurekin ezkondu beharrez;

Borta barnetik zerratu eta beti kanberan nigarrez,

Sendimenduiak airian eta bihotzetikan dolorez...

Ene xangrinez hilerazteko sortuia zinen arauez!

Oren unian sortuia zinen izar ororen izarra!

Zure parerik ez zaut jiten neure begien bistara.

Espos laguntzat gald'egin zintudan erran nerauzun ebzala:

Bainan zuri ez iruditu zuretzat aski nintzala;

Ni baino hobe batekila Jainkoak gerta zitzala!

Marinelak juaiten dira itsaora untziko:

Zureganako amodioa sekulan ez dut utziko.

Xarmagarria, nahiz ez giren elgarrekilan biziko;

Bihotzian sartu zitzautzat eternitate guziko.

Primaberan zoinen eder den xoria kantuz faguan!

Amodiuak ibili nu, maitia, zure onduan;

Deusetan ere ez zaitut nahi bortxatu amodiuan:

Xangrin huntarik hiltzen banaiz, satisfa zaite goguan,

Malerusik aski izanen naiz nihaur bakarrik munduan!